Info
Lasarteko herrian hainbat saio eskaintzeko aukera izan degu urte guzti hauetan, formato eta espazio desberdinetan. Gau Multimusikalak azpimarratuko genituzke baina bada Lasarten kulturarekiko sentsibilitate berezia duen gunea. Jalgi kultur guneaz ari gara, kafe antzoki modukoa.

Herri erdian kokatuta dago eta emanaldi txikiak eskaintzeko baldintza oso aproposak ditu. Pena da, taberna gehienekin gertatu bezela, bizilagunekin eta udal instituzioekin etengabeko borrokan egon behar izatea. Badakigu ez dela erraza festa eta atsedenaren arteko oreka lortzea bana (luzerako emango luke gai honek).

Laburbilduz, festa ederrak egin izan ditugu Jalgin egon garenetan eta oso eskertuta gaude, urteetan bertan musika jartzeko aukera eskeini digutelako (eta euskal kulturari eman dioten babesagatik). Horietako festa batzuetara (lehenengoak) musika jartzera orain gogoan ez degun neska batek gonbidatzen zigun (barkatu izena ez gogoratzea), aurreragoko besteak berriz Xpression elkarteko Jokinek antolatu zituen. Eskerrik asko Jokin eta Jalgiko jendeari.